ALKARTASUNA LIZEOA

Ikastetxeak aukeratutako proiektuak

Kalitatea

Inprimatu Email

'KALITATEA HEZKUNTZAN SAREA' ikastetxe publikoetako zenbait irakaslek osatzen dugun lantaldea da, eta urteak daramatzagu elkarlanean. Gure lanak ikastetxe osoari eragiten dio: plangintzan, antolakuntzan, koordinazioan, ikaste-irakaste prozesuan, hobekuntza esparruetan, dokumentazioa kudeatzean, eta bai ebaluazioan ere.

Partaide guztion artean lantalde koordinatuak bultzatu nahi ditugu, esperientziak trukatu eta prestakuntza eta berrikuntza erraztu.

Sarearen partaide den ikastetxe bakoitzak ikaslearen hezkuntza integrala xede hartuta planifikatzen du curriculuma, eta zehazten du metodologia eta ebaluazioa.

Horretarako, oso tresna lagungarria dugu irakaslearen koadernoa: egunerokotik abiatuta, irakasleak taldean ebaluatuko du lana, eta ebaluazio hori kontuan hartuko da hurrengo planifikazioan.

Horrela hasi eta ixten da zirkulua: gogoeta, planifikazioa, praktika eta ebaluazioa.

Sareak lagunduta, ikastetxe bakoitzak martxan jartzen du harrera prozesua partaide berri guztientzat (ikasleak, familiak, irakasleak, langile ez-irakasleak...), onartuta senti daitezen, eta ikastetxearen nortasuna ezagut dezaten.

Lan kolaboratiboa da gure oinarria, berdinen artean etengabe ikastea: iritziak, esperientziak eta formazioa konpartitzen ditugu eta, hala, aberastu egiten dugu ikastetxe bakoitzeko Hezkuntza Proiektua.

SAREAREN HELBURUAK:

  1. Ikastetxeak hobetzeko etengabeko prozesuak sustatzea, erraztea eta babestea.
  2. Horretarako, ikastetxeei behar duten informazioa, aholkularitza eta tresnak eskaintzea.

Hainbat eremutan praktika onak dituzten ikastetxeen sarea sustatzea.

 

Informazio gehiago:

Zer da Eskolako Agenda 21?

Inprimatu Email

agenda21-irudiaIkastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.

Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.

Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:

  • Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
  • Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
  • Kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du.
  • Curriculum-berrikuntza eragiten du.

Eskolako Agenda 21 izaeraz eta helburuz planeta osorako programa da. Gure Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzak Garapen Jasangarrirako Euskal Ingurumen Estrategian hartutako konpromisoaren ondorioa da. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak sustatzen dute programa, eta, horretarako, laguntza ekonomikoez gain, prestakuntza, material didaktikoak, aholkularitza eta ikerketa ematen dizkie ikastetxeei Ingurugela zentroen bitartez. Udalek, bestalde Tokiko Agenda 21ek ireki dituzten aukerez baliatuz, beharrezko bultzada eta lankidetza eskaintzen dizkiete ikastetxeei.
Une honetan iraunkortasuneko hezkuntza funtsezkoa da gizakion eta ingurumenaren artean bestelako harremana sustatzeko eta, ondorioz, ingurumen-krisiak gaindituko dituen etorkizuna irudikatzeko; gainera, tresna ezin hobea da ikastetxeetan curriculumaren berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea eragiteko, baita euskal curriculum berriaren oinarrizko konpetentziak garatzeko ere. Arrazoi horiek guztiek Eskolako Agenda 21 programa hobetzeko egiten diren proposamenen garrantzia azpimarratzen dute.

 

2018-2019 IKASTURTEAN, IKASLEEK HARTUTAKO KONPROMEZUAK: 

 

  • Garaian garaiko produktuak kontsumitzerakoan ikastetxe guztian hartutako erabakiekin jarraituko dugu.

 

  • Azaroan sagar dastatzearekin jarraituko dugu; eskolaurrekoak ere parte hartuko dute eta denek bi sagar mota dastatuko dituzte. Ahal bada azokakoak eta bertako ekoizleenak.

 

  • Ikastetxeko ospakizunetan (San Tomas, txokolatada…) erabiliko den produktua, bertakoa eta osasungarria dela kontutan hartuko dute Guraso Elkartekoek.

 

  • Zaborrak ongi bereiziko ditugu. Ikastetxean horretarako egokiak diren zabor ontziak ditugu. Guk sortzen ditugun zabor mota desberdinak txandaka biltzen jarraituko dugu.

 

  • Hamaiketako osasungarriak ekarriko ditugu. Aldi berean, bilduki berrerabilgarriak erabiliko ditugu. Plastikoak saihestuz.

 

HONA HEMEN 2018-2019 ESKOLARTEKO FOROAREN ARGAZKI BATZUK:

LOGOA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Agenda21 gaiaren inguruko informazio gehiago:

Elkarbizitza

Inprimatu Email

Gizartean gertatzen diren aldaketak direla eta, etengabe egokitu behar da hezkuntza-sistema. Ezagutzak helarazi baino askoz ere gehiago egin behar du XXI. mendeko hezkuntzak. Hain zuzen ere, belaunaldi berrien integrazio pertsonala, gizarteratzea eta laneratzea errazteko gaitasunak garatu behar ditu etengabe aldatzen den gizarte-testuinguru batean.

Guri dagokigunez, "elkarrekin bizitzen ikastea" da hezkuntza-sistemaren oinarrizko helburuetako bat. Ikastetxeen erronka da hezkuntza-komunitateak bere egingo duen bizikidetza-eredu bat lantzea, balio demokratikoetan oinarritutakoa. Hezkuntza-komunitateak bizikidetza-eredu hori bere egingo badu, familiek, irakasleek eta ikasleek guztiek batera egin eta landu behar dute.

Oinarrizko gaitasun guztiekin lotuta dago "elkarrekin bizitzen ikastea" (beraz, ikastetxe osoak saiatu behar du lan horretan), baina bereziki "Gizarterako eta Hiritartasunerako gaitasunarekin" eta "Norberaren ekimenerako eta autonomiarako gaitasunarekin". Gaitasun horiek erreferentziazko eremurik ez dutenez, lausotzeko arriskua dute. Gaitasun horien mami eta "elkarrekin bizitzen ikasteko" ezinbesteko ikaskuntza dira honako hauek: norberaren herritartasuna arduraz erabiltzea, ikastetxean eta gizarte-bizitzan inplikatzen ikastea, elkarrizketaren bidea ikastea, giza eskubideak errespetatzea, biktimekiko enpatia izatea, gatazkekiko jarrera positiboa izatea, gizarte-trebetasunak eta emozioen kontrola lantzea, ideiak proiektu bihurtu eta horiek burutzeko gai izatea, nork bere burua ezagutzea eta autoestimua lantzea eta abar. Ikuspuntu horretatik, bizikidetza-planak oso tresna baliagarriak dira ikastetxeek gaitasun horiekiko dituzten hezkuntza-helburuak berriz pentsatzeko, diseinatzeko eta bistarazteko.

Hori horrela, uste dugu guztiz beharrezkoa dela ikastetxe guztiek urteko bizikidetza-plan bat izatea eta biziki-detzaren behatoki bat osatuta edukitzea.

Informazio gehiago kapituluka:

  1. Sarrera
  2. Gatazka gure bizitzetan
  3. Guztiok ez gara berdinak: gure burua eta besteak estimatzen
  4. Emozioak ulertzen
  5. Argi eta garbi hitz egiten
  6. Besteei entzuten
  7. Gatazkak ebazten
  8. Klase baketsua: Gatazken Ebazpenerako Trebetasunak aplikatzeko bideak

 

Zu hemen zaude: Hasiera