ALKARTASUNA LIZEOA

Berritzeguneak lagundutako proiektuak

Hezkuntza zientifikoa

Inprimatu Email

Hezkuntza Departamentuak Zientzien irakaskuntza bultzatzeko konpromisoari jarraituz, ikastetxe publikoei zuzendua izanik, aurrera eramaten ari gara Zientzia eta Teknologia arloko aholkulariok Berritzegune Nagusian. Helburu nagusia zientzien irakaskuntzarekin lotutako gaietan ikerketan oinarritutako ikasketa bultzatzea izanik eta, beraz, ahalik eta jarduera praktiko gehien egitea, ikastetxeek diru-laguntza jasotzen dute zientzia-aholkulariok gomendatutako laborategi-baliabideak erosteko.

Era berean, Ekimenean parte hartzen duten ikastetxeetako hainbat irakaslek prestakuntza jasotzen dute baliabide horiek erabiltzeko eta haiekin jarduera didaktiko praktikoak egiteko.

Ikasturtean zehar irakasleek prestakuntza jarraitua eta laguntza teknikoa jasotzen dute Zientzia-hezkuntza plataformaren bidez.

Azken ikasturteetan zehar, Zientzia-hezkuntzan 103 ikastetxek parte hartu dute, 52 LHkoak eta 51 DBH-koak.

Xede-helburua

Lehen Hezkuntzan (6-12 urte) zientzia-konpetentziak garatzen laguntzea, irakasleei prestakuntza etengabea emanez haien ezagupenak eguneratuz eta irakasteko estrategia didaktikoa berritzaileak bultzatuz.

Deialdia ikastetxe publikoei zuzendutakoa izanik, haren informazioa maiatzean zabaltzen da Berritzeguneetako aholkularien bidez.

Ekimen honek hainbat atal ditu:

  • Parte hartzen duten ikastetxeek laborategi-baliabide berriztatzaileak jasotzen dituzte.
  • Izena ematen duten Irakasleek GARATU ikastaro baten bidez prestakuntza jasotzen dute.
  • Irakasleek konpromisoa hartzen dute ikasitakoa ikasgelara eramateko.
  • Irakakasleek baliabide didaktikoak site batean eskuragarri dituzte.
  • Zientzia bultzatzen duten instituzioeen informazioa jasotzen dute.

 

Informazio gehiago:

Tertulia dialogikoak

Inprimatu Email

Testu baten inguruan bildu eta iritziak konpartitu. Hain sinple, hain erraz, eta era berean hain eraginkor!

Tertulia dialogikoetan elkartzen direnek, izan ikasleak, irakasleak, senideak... aurrez erabakitako testua irakurri dute eta testu horrek iradokitzen diena elkarbanatzeko batzen dira. Komunikazio horrek ahalbidetzen du jorratutako gaiaren ulermena, nork berea azaltzeko egindako ahaleginetatik eta besteen ekarpena aditzeko interesetik abiatuta. Benetako interesa sortarazten baitute testu beraren gainean emandako iritzi eta iradokizun desberdinek.

Partehartzaileen asmoen araberako tertuliak egin daitezke: literarioak, pedagogikoak, curriculumeko irakasgaietakoak... Jardunaldi hauetan irakaslez osatutako taldean batuko garenez tertulia pedagogikoa egingo dugu, guk geuk geure ikasten ikasteko gaitasuna garatzen dugun bitartean gure ikasleak bide horretan laguntzeko bitartekoak ezagutuko eta praktikan jarriko ditugu.

Tertuliako partaidearen betebeharrak honakoak dira:

  • Aldez aurretik esandako testua irakurtzea.
  • Testu horretan pasarteren bat aukeratzea tertulian konpartitzeko.
  • Tertulian, aukeratutako pasartea boz gora irakurtzea.
  • Aukeraketaren arrazoiak azaltzea.

Jarraitzen den prozedura sinplea da: Testuari buruzko iritzi orokorra ematen hasten da saioa, gustokoa izan den adibidez. Testuari jarraituz partaideek txandak eskatzen doaz eurek aukeratutako zatiak irakurtzeko eta komentatzeko. Elkarrizketa sortzen da baina ez dago derrigortasunik adostasunetara heltzeko, era horretan askatasun osoz aipa daiteke nahi dena. Moderatzaileak txandak banatzen ditu, denbora kontrolatzen du, eta ahalegintzen da testu osorik komentatzeko aukera ematen.

Irakurketa ezagutzak eraikitzeko bide eraginkorra da, eta konpartitzen denan bere ahalmena biderkatzen da.

 

Informazio gehigarria: Irakurketa partekatua

Zu hemen zaude: Hasiera