Helburuak
Eskolaren modernizazio teknologikoa nahitaezkoa da gure gazteriaren heziketa hobetzeko eta Autonomia Erkidegoaren etorkizuna bermatzeko, geroz eta konplexuagoa eta lehiakorragoa den mundu-egoera batean.
Eskola 2.0 proiektuaren helburua XXI. mendeko ikasgelak abiaraztea da, ikasle bakoitzari ordenagailu eramangarri txiki bat eman eta ikasgelak Internet eta IKTak erabiltzeko ekipamenduaz hornituz, azken horiek baliabide arrunt bilakatzeko irakaskuntza- zein ikaskuntza-prozesuan (arbel digital interaktiboak, Wifi, monitorizazio-sistemak, eta abar). Halaber, inbertsio sendoa egin beharko da irakasleen prestakuntzan eta irakaskuntza-material interaktiboetan.
Proiektu hau martxan jartzeak gure eskola hobetu ez ezik, bikaintasunaren bidean jarriko du; gainera, eragin onuragarria izango du euskal gizarteko teknologian eta sare ekonomikoan.
Aurrekariak
Aurrekari gisa aipa daitezke, batetik, sailburuak legebiltzarraren egoitzan adierazitako konpromisoa eta, bestetik, Espainiako Gobernuaren Lehendakaritzak bultzatutako lurralde-lankidetzako programa.
Saila
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Esku hartzen duten Sailak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
Gizarte-eragileek Partizipazioa
Proiektua Sailak abiarazi eta zuzenduko badu, guraso-elkarteen eta itunpeko ikastetxeen elkarteen arteko lankidetza izango du.
Hain zuzen ere, interesdun guztiek programan parte har dezaten sortu du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Eskola 2.0 ataria
Eraginak
Aurrekontu eta finantzetan eragina:
Jarduera Sailaren ohiko aurrekontuarekin finantzatuko da, baina esan behar da LOEren memoria ekonomikoaren zati batek gisa honetako ekintzak aurreikusten dituela eta, horrenbestez, Estatuaren finantzazioa gehitu behar zaiola, kupoaren bitartez.
Programaren urteko kostua 14 milioi euro ingurukoa izango da.
ESKOLA 2.0 PROGRAMAREN HELBURUAK:
- Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
- Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.
- Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea.
- Eten digitala murriztea.
- Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea.
- Heziketa kalitatea hobetzea.
Informazio gehiago: