ALKARTASUNA LIZEOA

AGEDA DEUNA (Otsailak 4)

AGEDA DEUNA:

Otsailaren 4ean ospatzen da  Euskal Herrian Ageda Deuna. Aurten larunbatean egokitu denez, ez dugu eskolan ospatzerik izango, baina herrian koplak abestera irten zaitezten animatzen zaituztegu.

 

 

 

 

Zorion etxe hontako denoi

 

oles egitera gatoz. __

 

Aterik ate ohitura zaharra

 

aurten berritzeko asmoz. __

 

Ez gaude oso aberats diruz,

 

ezta ere oinetakoz, __

 

baina eztarriz sano gabiltza

 

ta kanta nahi degu gogoz.

 

__ __ __

 

Santa Ageda bezpera degu

 

Euskal Herriko eguna. __

 

Etxe guztiak kantuz pozteko

 

aukeratua deguna. __

 

Santa maitea gaur hartu degu

 

gure bideko laguna, __

 

haren laguntzaz bete gentzake

 

egun hontako jarduna.

 

__ __ __ ieup!!!

 

Zu hemen zaude: Hasiera Egun bereziak Egun bereziak AGEDA DEUNA (Otsailak 4)