HH GELAK
Metodologia (HH)
URTXINTXA PROIEKTUAREN EZAUGARRI OROKORRAK
Haur Hezkuntzak garrantzi handia du haurraren garapen osoan, etapa horretan garatzen hasten baitira adimenaren gaitasunak, nortasunaren ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak, gizarteratze eta harremanetarako hastapenak⦠Horri erantzuteko sortu da URTXINTXA proiektua. Proiektu honen berrikuntza nagusiak honako hauek dira: hezkuntza proiektua hobetzea curriculum diseinuaren ulermen-maila erraztuz eta koherentzia bertikala ziurtatuz; zehar lerroekiko konpromisoa indartzea; aniztasunari erantzuteko bide berriak jorratzea; eleaniztasunaren hainbat eragile integratzea; irakurketa-idazketaren paradigma eraikitzailea garatzea.
Testuinguru horretan, honako hauek dira URTXINTXAren ezaugarri nagusiak:
Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua
- Gaitasunen garapenean oinarritua.
- Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena.
- Aniztasuna errespetatzen duena.
- Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua.
Euskal Herri osorako egina
- Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena.
- Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diona.
- Herrialde guztietako erreferentziak jaso eta euskalkien presentzia ziurtatuko duena.
- Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena.
Diseinu bateratu eta eraginkorra
- Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua.
- Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena