ALKARTASUNA LIZEOA

Berriak

KULTUR ASTEA (Otsailak 13-16)

 

 

KULTUR ASTEA (Otsailak 13-16)

Otsailaren 13tik 16ra ihauteriak eta kultur astea ospatu ditugu Lizeon. 

Astearte goizean euskal ihauterietako pertsonaiak ezagutu genituen eta aldi berean karetagintza eta margoketa lanak egingo ditugu. Arratsaldean desfile bat antolatu genuen herrian zehar gure mozorroak erakusteko.

Asteazken goizean lehiaketa ikusgarria ospatu genuen eskolako aretoan, talde ezberdinek beraien trebetasun eta habileziak erakutsi zituzten talde  jokoen bidez. Arratsaldean irakasleak antzerki bat antzeztu zuten ikasleen aurrean, primeran pasa zuten ikasleek.

Ostegun goizean neguko irteera egin genuen inguruko mendi batera animali eta landare ezberdinak neguan nola bizi ziren ikustera. Arratsaldean plastilina eta marrazketa tailerra egin genituen.

Ostiral goizean talde jolasak antolatu genituen. Arratsaldean pailazoen emanaldiaz gozatu genuen.

ASTE BOROBILA IZAN ZEN! Hona hemen argazkiak:

Inauteri eguneko geletako argazkiak

Kultur asteko ekintzen argazkiak

Potxin eta Patxin

Kultur asteko ekintzen bideoa

Zu hemen zaude: Hasiera Berriak KULTUR ASTEA (Otsailak 13-16)