ALKARTASUNA LIZEOA

Artikuluak

JANGELA KUOTAK

2018-2019 IKASTURTEKO JANGELAKO KUDEAKETA

 

* Ohiko jankide izateko, astean gutxienez 4 egunetan erabili behar du jangela zerbitzua.

* Izen emate eta abisuak aurreko egunean 10:00k baino lehen, jangela@ alkartasunalizeoa.eus era idatziz eta ezin bada, 688 711 984 telefonora deituz edo whatsappa bidaliz.

* Ikastetxetik 2 kilometrora bizi behar du gutxienez, garraio eskubidea izateko.

 

KUOTAK

   Ohiko jankideen kuota, egunekoa: 4,60 € izango da.

   Ezohiko jankideen kuota, egunean: 5,20 € izango da.

   Garraio eskubidea duten jankideen kuota, egunean: 3,30 €.

 

Delegazioko aplikazio bidez egingo dira kobraketak eta hilabete bakoitzean, jangela  zerbitzua erabili edo izena emandakoaren araberakoa izango da ordaintzekoa.

 

Kuoten itzulera : (ohiko jankideak)

   1.Ekintza osagarriak direla eta ikaslea kanpora egun pasa joaten bada, eguneko kuotaren %50 kobratuko zaio.

   2.Jankidea ez bada etorri behar, astebetez edo gehiagoz, kuotaren %50 kobratuko zaio 48 orduko aurrerapenekin abisatzen badu.

   3.Gaixotasunaren kasuan edo jankidea jangelara etorri behar ez bada, berehala abisatu behar da, baita ikaslea sendatzen denean ere. (Jangelako langileak zein ikasle ditugun bertan jakitea ezinbestekoa delako)

 

Menu bereziak :

Jangelak menu begetarianoa edo txerririk gabekoa eskaintzen ditu, aldez aurretik eskatuz gero.

 

Intolerantzia, alergia edo gaixotasun baten ondorioz menu berezia hartu behar izanez gero, honako hauek aurkeztu behar dira derrigorrez:

 

   1.Espezialistaren txosten mediku ofiziala

   2.Behar izanez gero, jarraitu beharreko PROTOKOLOA

   3. Ausolanek eskatzen duen komentsalaren fitxa bete eta sinatu behar da

 

Menu berezia gutxienez 3 egun lehenago eskatu behar da. Baja emateko ere, gutxienez 3 egun lehenago adierazi behar da.

 


Zu hemen zaude: Hasiera