Zerbitzuak
Udako ekintzak
Gure ikastetxeko ikasleentzat etxeko lan berezi batzuk prestatu ditugu,ea uda honetan hauek aurrera eramateko gai zareten!kontatuko diguzue bueltan!
HONA HEMEN ETXEKO LANEN ZERRENDA:
- Egunsentiaz gozatu.
- Ezagutzen ez duzun jolas berri batean jolasten ikasi.
- Gelako bi ikasleri gutxienez, oporretako postal polit bat bidali.
- Familiarekin film bat ikusi.
- Maite duzun pertsonari, zuku goxo bat prestatu.
- Gauean izarrei begiratu eta amets egin.
- Landare bat zaindu.
- Baratzetik edo zuhaitz batetik hartutako fruta edo barazki bat jan.
- Igerilekura joan eta "bonba" saltoa egin.
- Piknik bat egin hondartza edo mendian.
- Eskumuturreko edo lepoko bat egin zuretzat.
- Su artifizialak ikusi.
- Museo edo erakusketa bat bixitatu.
- Ezagutzen ez duzun herri edo hiri bat bixitatu.
- Lainoei begiratu eta irudiak sortu.
- Gozatu zure lagun eta familiaz.
- Kirolaz, dantzaz, abesteaz eta jolasaz gozatu.
- Maitatu zure burua, zugan sinistu eta zaindu zaitez.
- Mozorrotu zaitez.
- Oin hutsik ibili.
- Arezko gaztelu bikain bat eraiki.
- Bizikletaz edo patinez, ibilbide bat egin.
- Ez bota zaborrik lurrera.
- Gustatzen zaizkizun liburu edo komikiak irakurri.
- Sukaldari bihurtu heldu baten laguntzaz.
- Txirrista berri batetik bota.
- Zerbait berria egiten ikasi.
- Frutaz osaturiko brotxetak jan.
- Barre egin, madaietan mina izan arte.
- Egunean hiru besarkada eman gutxienez.
- Harriak margotu eta apaindu.
- Istoria edo ipuin bat idatzi.
- Hiru txiste berri ikasi.
- Ilunabar bat ikusi.
- Etxola bat eraiki.
- Maite zaitut esan, begietara begiratuz.
- Kometa bat aireratu
- Gutxienez, bi lagun berri egin.
EA ZENBAT BETETZEN DITUZUEN, IRAILEAN KONTATUKO DIGUZUE!!
BAIETZ GUZTIAK LORTU!