ALKARTASUNA LIZEOA

Artikuluak

Kalitatea

'KALITATEA HEZKUNTZAN SAREA' ikastetxe publikoetako zenbait irakaslek osatzen dugun lantaldea da, eta urteak daramatzagu elkarlanean. Gure lanak ikastetxe osoari eragiten dio: plangintzan, antolakuntzan, koordinazioan, ikaste-irakaste prozesuan, hobekuntza esparruetan, dokumentazioa kudeatzean, eta bai ebaluazioan ere.

Partaide guztion artean lantalde koordinatuak bultzatu nahi ditugu, esperientziak trukatu eta prestakuntza eta berrikuntza erraztu.

Sarearen partaide den ikastetxe bakoitzak ikaslearen hezkuntza integrala xede hartuta planifikatzen du curriculuma, eta zehazten du metodologia eta ebaluazioa.

Horretarako, oso tresna lagungarria dugu irakaslearen koadernoa: egunerokotik abiatuta, irakasleak taldean ebaluatuko du lana, eta ebaluazio hori kontuan hartuko da hurrengo planifikazioan.

Horrela hasi eta ixten da zirkulua: gogoeta, planifikazioa, praktika eta ebaluazioa.

Sareak lagunduta, ikastetxe bakoitzak martxan jartzen du harrera prozesua partaide berri guztientzat (ikasleak, familiak, irakasleak, langile ez-irakasleak...), onartuta senti daitezen, eta ikastetxearen nortasuna ezagut dezaten.

Lan kolaboratiboa da gure oinarria, berdinen artean etengabe ikastea: iritziak, esperientziak eta formazioa konpartitzen ditugu eta, hala, aberastu egiten dugu ikastetxe bakoitzeko Hezkuntza Proiektua.

SAREAREN HELBURUAK:

  1. Ikastetxeak hobetzeko etengabeko prozesuak sustatzea, erraztea eta babestea.
  2. Horretarako, ikastetxeei behar duten informazioa, aholkularitza eta tresnak eskaintzea.

Hainbat eremutan praktika onak dituzten ikastetxeen sarea sustatzea.

 

Informazio gehiago:

Zu hemen zaude: Hasiera