ALKARTASUNA LIZEOA

Artikuluak

Ebaluazio diagnostikoa eta curriculumaren hobekuntza

irudiaHezkuntza gure gizartearen oinarria da pertsona gisa eta komunitate gisa hazteko, kultura erreferentziaz hornitzen gaitu eta. Irakasleek egiten duten lana oso garrantzitsua da, eta diagnostiko batez eta datu fidagarriz indartu beharra dago. Datu horiek irakasle-funtzioa indartzeaz gain, hezkuntza politikak bideratzeko ere baliagarriak izango dira. Hori dela eta, azken urteotan ebaluazio orokorrak zabaldu egin dira, bai nazioarteko bai tokiko esparruetan.

Hezkuntzaren Lege Organikoa-k(LOE) zera ezartzen du: Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa bukatzerakoan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila bukatzerakoan, ikastetxe guztiek haien ikasleek lortutako oinarrizko konpetentzien diagnostiko ebaluazioa egin behar dute.

Diagnostiko Ebaluazioa ikastetxeen hobekuntzarako egiten da. Ebaluazio hori proba eta testuinguruko galdesorta multzoen bitartez egiten da, ikasle guztientzako berberak direnak eta irizpide estandarizatuz aplikatzen direnak funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxe guztietan.

Diagnostiko Ebaluazio horren ondorioz, ikastetxe bakoitzak, bere irakasleek, bere ikasleen familiek, eta hezkuntza sistema osoak ikastetxearen egoerari buruzko informazio objetiboa jasotzen du. Horrez gain, ikastetxe bakoitzak barneko datuekin osatzen du jasotako informazioa, eta hobekuntza prozesuak ezartzeko erabiltzen du. 
LOEk bi prozesu mota ezartzen ditu diagnostiko ebaluazioetarako:

  1. Diagnostiko Ebaluazio orokorrak, laginen bidezkoak, eta Hezkuntza Ministerioko Ebaluazio Institutuak zein hezkuntza-Administrazio autonomikoek eginda.
  2. Diagnostiko Ebaluazioak, zentsu osoaren bidezkoak, eta hezkuntza-Administrazio autonomikoek eginda

 

Informazio gehiago:

Zu hemen zaude: Hasiera