Tertulia dialogikoak

Testu baten inguruan bildu eta iritziak konpartitu. Hain sinple, hain erraz, eta era berean hain eraginkor!

Tertulia dialogikoetan elkartzen direnek, izan ikasleak, irakasleak, senideak... aurrez erabakitako testua irakurri dute eta testu horrek iradokitzen diena elkarbanatzeko batzen dira. Komunikazio horrek ahalbidetzen du jorratutako gaiaren ulermena, nork berea azaltzeko egindako ahaleginetatik eta besteen ekarpena aditzeko interesetik abiatuta. Benetako interesa sortarazten baitute testu beraren gainean emandako iritzi eta iradokizun desberdinek.

Partehartzaileen asmoen araberako tertuliak egin daitezke: literarioak, pedagogikoak, curriculumeko irakasgaietakoak... Jardunaldi hauetan irakaslez osatutako taldean batuko garenez tertulia pedagogikoa egingo dugu, guk geuk geure ikasten ikasteko gaitasuna garatzen dugun bitartean gure ikasleak bide horretan laguntzeko bitartekoak ezagutuko eta praktikan jarriko ditugu.

Tertuliako partaidearen betebeharrak honakoak dira:

Jarraitzen den prozedura sinplea da: Testuari buruzko iritzi orokorra ematen hasten da saioa, gustokoa izan den adibidez. Testuari jarraituz partaideek txandak eskatzen doaz eurek aukeratutako zatiak irakurtzeko eta komentatzeko. Elkarrizketa sortzen da baina ez dago derrigortasunik adostasunetara heltzeko, era horretan askatasun osoz aipa daiteke nahi dena. Moderatzaileak txandak banatzen ditu, denbora kontrolatzen du, eta ahalegintzen da testu osorik komentatzeko aukera ematen.

Irakurketa ezagutzak eraikitzeko bide eraginkorra da, eta konpartitzen denan bere ahalmena biderkatzen da.

 

Informazio gehigarria: Irakurketa partekatua