ALKARTASUNA LIZEOA

IK / KI: Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi

Zeri esaten zaio ikasketa kooperatiboa?

ikki-irudiaIkasketa kooperatiboa ikasle talde txikien –osaketa heterogeneokoak gehienetan, errendimenduari eta ahalmenari dagokienez– erabilpen didaktikoa da eta, jardueraren egitura horren bitartez, honako hauek bilatzen dira: berdintasunezko parte-hartzea ahalik eta gehien ziurtatzea eta berorien arteko aldibereko elkarreragina indartzea, taldean lan egiten ikasteaz gainera, taldekide guztiek proposatutako edukiak ikas ditzaten, norberaren ahalmenak neurri gorenera eramanik.

Ikasketa kooperatiboko talde bateko kideek erantzukizun bikoitza dute: irakasleak irakatsitakoa norberak ikastea eta taldekideek ere ikas dezaten laguntzea. Irakasleek, berriz, bi xedetarako erabiltzen dute ikasketa kooperatiboa: ikasleek eskolako edukiak ikas ditzaten eta, aldi berean, taldean lan egiten eta solidario izaten ikas dezaten, azken bi horiek eskolako eduki gisa hartuta. Alegia, ikasteko kooperatu eta kooperatzen ikasi.

Kontua ez da ikasgela bateko ikasleek, noizik behin, «talde-lan» bat egitea, baizik eta, era egonkorragoan, «lantaldeetan» antolatuta egotea, batik bat, elkarrekin ikasteko eta, aldian behin, hala egokitzen bada, guztien artean lan bat egiteko.
Ikasketa kooperatiboa ez da soilik eskolako edukiak hobeto ikasteko metodo edo baliabide bereziki baliagarri bat, baizik eta ikasleek ikasi beharreko curriculum eduki bat gehiago, hau da irakatsi behar zaien ikasgai bat.

Informazio gehiago:

Zu hemen zaude: Hasiera Proiektuak Pedagogikoak Proiektu pedagogikoak Hezkuntza sailak bultzatutako proiektuak IK / KI: Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi