ALKARTASUNA LIZEOA

Artikuluak

Metodologia (HH)

 URTXINTXA PROIEKTUAREN EZAUGARRI OROKORRAK 

 

umetxoa2    Haur Hezkuntzak garrantzi handia du haurraren garapen osoan, etapa horretan garatzen hasten       baitira adimenaren gaitasunak, nortasunaren ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak, gizarteratze eta harremanetarako hastapenak… Horri erantzuteko sortu da URTXINTXA proiektua. Proiektu honen berrikuntza nagusiak honako hauek dira: hezkuntza proiektua hobetzea curriculum diseinuaren ulermen-maila erraztuz eta koherentzia bertikala ziurtatuz; zehar lerroekiko konpromisoa indartzea; aniztasunari erantzuteko bide berriak jorratzea; eleaniztasunaren hainbat eragile integratzea; irakurketa-idazketaren paradigma eraikitzailea garatzea.

    Testuinguru horretan, honako hauek dira URTXINTXAren ezaugarri nagusiak:

 
Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua

- Gaitasunen garapenean oinarritua.

- Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena.

- Aniztasuna errespetatzen duena.

- Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua.

 
Euskal Herri osorako egina

- Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena.

- Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diona.

- Herrialde guztietako erreferentziak jaso eta euskalkien presentzia ziurtatuko duena.

- Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena.

Diseinu bateratu eta eraginkorra

- Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua.

- Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena

 

URTXINTXA 3urte berriaren eskuorria      URTXINTXA 4urte berriaren eskuorria      URTXINTXA 5urte berriaren eskuorria

 

 

Zu hemen zaude: Hasiera